Aste honetan bueltatuko dir, zerbitzu publikoak ohiko jardunera, edo sikiera, uztailean zutenera. Bestela esanda, kiroldegiak gaur, astelehena, zabaldu ditu ateak; hori bai, oraingoz, bertako gimnasioa bakarrik erabili ahal izango da. “Igerilekuari buruzko erabakia aste honetan edo hurrengoan hartuko dugu”, esplikatu du Iker Aldazabal alkateak.
Udaletxea eta liburutegia
Liburutegiari dagokionez, bihar zabalduko dute zerbitzua, goizez bakarrik eta mailegu zerbitzua erabiltzeko, oporren aurretik moduan.
Udaletxeak, berriz, ohiko ordutegiarekin dihardu, 08:00-14:00ak bitartean eskaintzen du harrera. Azkenik, ikasgela ere zabalik da, edukiera osoaren herenarekin.