Koronabirusa

Aste borobila

Ubane Madera 2020ko abu. 28a, 15:36

Abuztuaren 21etik 27ra ez dute COVID-19 birusaz kutsatutako soraluzetar bat bera ere atzeman. Beraz, 0 da, gaur gaurkoz, Soraluzek duen kutsatu kopurua. Gipuzkoan, asteon, 10 udalerritan ez dute kutsaturik izan.  

Azken asteotako daturik onena eman du abuztuaren 21etik 27kora bitarteko asteak: ez dute atzeman koronabirusaz kutsatu den herrikiderik.

Eskualdean, egoera hori duen herri bakarra da Soraluze. Gipuzkoan, berriz, 10 herritan daude, gaur gaurkoz, kutsatu barik.

Hona hemen eskualdeko datuak, herriz herri:

  • Eibar: 13
  • Elgoibar: 11
  • Mendaro: 2
  • Deba: 2
  • Mutriku: 15
  • Soraluze: 0