Domekan, Dolmenen Ibilbidera

Ubane Madera 2020ko abu. 27a, 10:55

Dolmenen Ibilbidea bertatik bertara ezagutzeko lau bisita gidatu besterik ez dira falta aurtengo hitzorduak bukatzeko. Domekan, abuztuaren 30ean da lehen hitzordua eta bisitariak hasi dira izena ematen.

Domekan egingo dute abuztuko azkeneko bisita gidatua Dolmenen Ibilbidera. Azalpenak gaztelaniaz eskainiko ditu gidariak. 

Debabarreneko Mankomunitatetik esan dutenez, hainbatek deitu dute lekua hartzeko, eta, beraz, "aterako da txangoa".

Domekakoaren ondoren, aurten azken bisitak egiteko hiru aukera izango dira: irailaren 6an (euskaraz), irailaren 27an (gaztelaniaz) eta urriaren 25ean (euskaraz).

Bisita gidatuetan parte hartzeko komeni da aldez aurretik izena ematea: 657 794 677 zenbakira deituta edo info@begibistan.com. helbidera idatzita. 

Bisitak Karakate-Irukurutzeta mendilerroan zehar egiten dira, Soraluze, Elgoibar eta Bergarako udalerriak lotzen dituen Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoa zeharkatuz. 9 km-ko ibilbidean 7 monumentu megalitiko bisitatzen dira. Guztira, 4 orduko mendi-ibilaldia da.