Bi modulu ekarriko dituzte Instituturako

Ubane Madera Zangitu 2020ko abu. 19a, 09:45

Santa Ana kaleko aparkalekuetako ibilgailuak erretiratu egin beharko dira. Argazkia: Soraluzeko Udala.

Datorren astearen hasieran, bi modulu ekarriko dituzte Instituturako. Bertako zuzendariak jakinarazi zuenez, ikastexeko obrak direla-eta, bi moduluok erabiliko dituzte hainbat ikasleri eskolak emateko. Moduluak frontoira igotzeko, Santa Ana kaleko aparkalekuak libre laga beharko dira.

Astelehenean edo martitzenean iritsiko dira Instituturako moduluak. Beheko frontoian -frontoi arrosan- ipini behar dituzte. Santa Ana kaletik jasoko dituzte moduluok bertara. Hori horrela, Udalak jakinarazi zu astelehenerako libre laga beharko direla kale horretako aparkalekuak. Zapatuan, Udaltzaingoa ibiliko da egoeraz ohartarazten.

Institutuko zuzendaritzatik esplikatu zutenez, ikastetxean egiten ari diren obren ondorioz, espazio gutxiago izango dute eskolak emateko. Beraz, bi moduluotan hasiko dute ikasturtea hainbat ikaslek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.