Eusko Jaurlaritzako ordezkariek esan dutenez, Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) bileran adostu dituzte neurri berriak, COVID-19 koronabirusaren "hedapena geldiarazteko". Oro har, pertsonen arteko topaketak mugatu dituzte, gaueko aisia eta garraio publikoa murriztu eta ostalaritzako establezimenduen jarduera orain arte baino gehiago mugatu dute.
Honako neurriak iragarri dituzte:
Bilera eta pertsonen topaketa
-
Bide publikoan eta ostalaritza eta gastronomia eta aisialdiko establezimenduetan (tabernetan, jatetxeetan eta txokoetan) gehienez ere 10 laguneko taldeak mugatzea.
Pertsonen topaketa kultu-aretoetan
-
Halaber, 30 laguni mugatutako beilatoki eta ehorzketetan ere izango du eragina pertsonen topaketak, espazio ireki zein itxietan eta ehorzketa-segizioetan.
Zentro soziosanitarioak. Adinekoak eta desgaitasuna duten pertsonak
-
Eguneko zentroetako eta egoitzetako murrizketak, Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak adostutakoak.
-
Gutxienez:
-
Nahitaezko PCR froga egoiliar berri guztiei eta zentro soziosanitarioetan oporretatik lanera bueltatzen diren langile guztiei, gehienez 72 ordu lehenago.
-
Bisitak pertsona bakar batekoak izango dira eta gehienez ordubetekoak eta egunean behin. Neurri horiek salbuetsi ahal izango dira bizitzaren amaierako prozesuan.
-
Egoiliarren irteerak ahalik eta gehien mugatzea
Ostalaritza
Tabernak, jatetxeak eta txokoak:
-
Barruko zein kanpoko kontsumoa: gehienez 10 pertsona mahai edo mahai multzo bakoitzeko, beti eserita, mahai bateko bezeroaren eta hurrengoaren artean 1,5 m-ko distantzia mantenduz.
-
Barrako zerbitzua: egotea eta kontsumitzea baimenduta dago, betiere pertsonak eserita badaude eta pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzen badute.
-
01:00etan ixteko ordutegia. Ezin izango da bezerorik sartu eta ezin izango da kontsumiziorik eman 00:00etatik aurrera.
Gune komunak hoteletan eta turismo-ostatuetan:
-
Edukiera %60
-
Buffetak eta cocktailak, 10 pertsonako taldeetan eta eserita.
-
Animazio-, kirol- eta talde-jarduerak, gehienez 10 pertsonako taldeetan.
Gaueko aisia:
- Diskotekak, dantza-aretoak, pubak eta III. eta IV. taldeetan sailkatutako establezimendu guztiak erabat ixtea, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren arabera.
Garraio publikoa:
Garraio publikoa taberna, jatetxe, txoko eta joko-lokaletako jardueraren ordu berean amaituko da, hau da, 01:00etan.
Lonjak eta lokalak:
- Lonjetan eta antzeko ezaugarriak dituen edozein lokaletan jarduera oro debekatzea.
Kanpoko jarduera:
-
Federatu gabeko jarduera fisikoa eta kirol-jarduera, aire zabalean, bakarka edo taldeka egin ahal izango da, kontaktu fisikorik gabe eta gehienez 10 pertsonako taldeetan.
-
Turismo aktiboko eta naturako jarduerak gehienez 10 pertsonako taldeetan egin ahal izango dira.
-
Aisialdi-zentroetan eta akuarioetan gehienez 10 laguneko taldeko bisitak
-
Botiloia egiteko berariazko debekua.
-
Igerileku publiko edo pribatuetako edukiera % 60ra murrizten da, eta 3 ordutik gorako egonaldiak debekatzen dira.
Tabako-kontsumoa eta antzekoak:
-
Debekatuta dago eremu publikoetan erretzea, erretzaileak ezin badu bermatu pertsonarteko gutxieneko distantzia 2 metrokoa izango dela. Maskara kea arnastu eta botatzeko bakarrik kenduko da.
Maskara nahitaez eta zuzen erabiltzea:
Berriz ere gogorarazten da maskara nahitaez erabili behar dela eta behar bezala erabili behar dela.
Ildo horretan, aipatzekoa da sudur-trenkadaren zati batetik kokotseraino (kokotsa barne) estali beharko dela.
Eta, adibidez, bi ordu baino gutxiagoko garraio publikoko joan-etorrietan, debekatuta dago elikagaiak hartzea. Ez da maskara erabili beharrik izango soilik likidoak hartzen direnean. Edan eta berehala berriz jarri beharko da maskara.