Basurdea bisitan

Ubane Madera 2020ko abu. 18a, 09:45

Bada hilabete pasa Errabal kaleko txaran basurde baten bisita jasotzen dutela. Urrak daude inguruan eta haiek jatera joaten da. Norbait ikusi bezain laster, ezkutatu egiten da animalia; azkenean, baina, lortu du hura grabatzea etxeko bizilagunak.

"Ia arratsaldero etortzen da, baita gauean ere, urritzak daude txaran eta urrak jatera etortzen da". Halaxe kontatu du Iker Aldazabalek azken hilabetean basurdea izaten dutela bisitan etxeko txaran.

Alkateak jakinarazi du basurde bakarra ibiltzen dela han inguruan eta ez dela inora ere sartu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.