Lanak bukatzear

Ubane Madera 2020ko abu. 17a, 13:25

Botatako etxeak lagatako zuloa. Argazkiak: Soraluzeko Udala.

Bota dute Errekalde 10eko etxea. Orain, ondoko etxearen pareta isolatzea eta ingurua hesitzea falta da lanak guztiz bukatzeko eta errepidea zabaltzeko. 

Bukatu dituzte Errekalde 10eko etxea botatzeko eraisketa-lanak. Eskuz egin dute ia eraisketa guztia. Dagoeneko, hondakinak erretiratu dituzte, etxearen beheko kotara iritsi bezain laster eraman zituzten-eta hondarrak.

Orain, ondoko etxearen, Errekalde 8 etxearen pareta isolatzea falta da. Horrekin batera, ingurua hesitu egingo dute, Errabalen bota zuten etxearen orubearekin egin zuten modura. Hori egitean zabalduko dute atzera ere errepidea eta zirkulazioak ohiko funtzionamendua berreskuratuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.