Udako argazki lehiaketa martxan

Erredakzioa 2020ko abu. 4a, 08:40
Lehiaketako iragarkia.

Plaentxia.eus-ek plazentziatarren udako argazki lehiaketa antolatu du, sari eder eta guzti. Parte hartzaile bakoitzak bost argazki aurkeztu ahal izango ditu, irailaren 11a baino lehen. Animatu eta parte hartu!

ARAUAK

  • Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira: Egilearen izen-abizenak eta argazkiaren izena. Harremanetarako emaila edo telefonoa. Argazkia noiz eta non ateratakoa den. Argazkian zer eta nortzuk agertzen diren.
  • Argazkiak bidaltzeko epea: irailaren 11ra arte.
  • Bidali argazkiak e-postaz, ubane@pilpilean.eus helbidera edo 699868729 zenbakiko watsapera.
  • Soraluzen jaio edo bizi den edozeinek parte hartu ahal izango du.
  • Argazkiek izan beharko dute aurtengo udan ateratakoak.
  • Epaimahaia Pil-pilean herri komunikabideko kideek osatuko dute eta argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
  • Jasotako argazkiak Pil-pileanen artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adierazi beharko da.

SARIAK
Epaimahaiaren saria: Bi pertsonarendako afari edo bazkaria Txurruka jatetxean.
Herritarren saria: Irailaren 14tik irailaren 18ra arte, irakurleek argazki gustukoena bozkatzeko aukera izango dute Plaentxia.eus-en. Boto gehien jasotzen dituen partehartzaileak Egotza baserriko gazta bat jasoko du.
Parte hartzaile guztiek Pil-pileanen autorako pegatina jasoko dute opari.