Errepidea itxita dago Ezozi auzoan

Erredakzioa 2020ko abu. 1a, 10:58

Ezozi auzoan, errepidea moztu egin dute bi puntutan: behetik gora, Mendotzeko bidegurutzean eta goitik behera Munetako bidegurutzean. Zuhaitzak jausita daude eta haiek erretiratu bitartean moztu dute bidea.

Herenegungo haizete bortitzak bota egin zituen hainbat zuhaitz Ezozi auzoan, haritzak eta altzak, batik bat.

Gaur jakin du Udalak egoeraren berri eta zuhaitzak erretiratu bitartean moztu egin dute errepidea.

Bi puntutan dago etenda: behetik gora Mendotzeko bidegurutzean (ibilgailuek bertan dute buelta emateko aukera) eta goitik behera Munetako bidegurutzean (bertan ere bada buelta emateko aukera).