Erandioko bandaren kontzertua bertan behera

Egoitz Unamuno 2020ko uzt. 30a, 15:14
Erandioko banda Plaza Zaharrean. (Artxiko irudia)

Abuztuaren 15ean Erandioko bandak eskaini behar zuen kontzertua bertan behera lagatzea erabaki du Udalak.  

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, Andramari egunean Erandioko bandak plazan eskaini behar zuen kontzertua bertan behera gelditu da. Oharrean zehaztu dutenez, kontzertua suspenditzea erabaki dute "Jaurlaritzak preparatzen diharduen dekretu berriaren neurriekin ez delako posible ikusten berau egitea". Ondorioz, aurten Andramarietan ez da Udalak antolatutako ekitaldirik izango.

Auzoetako jaiak bertan behera

Aurretik, Ezoziko eta San Andresko jai batzordeek egin zuten moduan, Irureko eta San Martzialgo jai batzordeek ere jakinarazi dute, Covid 19a dela eta, bertan behera laga dituztela uztailean eta irailean egitekoak ziren jaiak. 

Irailean, bigarren Kulturaldia

Bestalde, Udalak irailean eta udazkenean kultur programazio berezia antolatzeko asmotan dihardu. Besteak beste ondorengo ekiemanak antolatuko ditu: helduentzako bertso tailerra, Ez da kasualitatea bertso emanaldi musikatua, rondaila baten emanaldia, antzerkia, zinea, blues jaialdia eta beste zenbait ekitaldi. Hori bai, institutua berritzeko lanak direla eta, Frontoi Zaharrean ezingo da emanaldirik antolatu.