Oraindik bada lekua umeendako tailerretan

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 29a, 10:34
Hainbat ume Robotika tailerrean, iaz.

Izena emateko epea bukatuta egon arren, oraindik badago lekua Udalak antolatutako umeendako tailerretan: Zirkoa, Robotika, Xakea, Bertsolaritza eta Mekanografia. Urrian hasi eta maiatzean bukatuko dira tailerrok.

Udalak antolatutako umeendako tailerretan izena ematea posible den arren, gogoan izan hainbat tailerrek leku mugatuak dituztela eta izen-emate ordena kontuan haratuko dutela. 

Izena hemen klikatuta eman daiteke edo Udaleko Harrera Bulegoan.

Haurren sormena lantzea eta euren garapen fisiko, emozional eta intelektualari laguntzea dute helburu nagusi tailer horiek.

Tailerren ezaugarriak

Honako hauek dira eskainiko dituzten tailerrak:

  • ZIRKOA
: HH4tik LH2ra bitarteko haurrak (4-7 urte).
 Noiz: Asteartea, 17:00etatik 18:15era.
Prezioa: Hilean 20 euro.

  • ROBOTIKA
: LH3tik LH6ra bitarteko haurrak (8-12 urte).
 Noiz: Asteazkena, 17:00etatik 18:15era.
Prezioa: Hilean 25 euro.

  • BERTSOLARITZA
: LH5 eta LH6ko haurrak (10-12 urte).
 Noiz: Irakaslearekin zehaztuko da.
Prrezioa: Hilean 10 euro.

  • XAKEA: LH3tik LH6ra bitarteko haurrak. 
Noiz: Astelehena, 17:00etatik 18:00etara.
Prezioa: Hilean 18 euro.
  • MEKANOGRAFIA
: LH3tik LH6ra bitarteko haurrak.
 Noiz: Ostirala, 13:30etik 14:30era.
Prezioa: Hilean 25 euro (+17 euroko matrikula).