Hainbat iturri ur barik, obrengatik

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 29a, 09:28

Plaza Berriko iturria ur barik, atzo, martitzena.

Azken egunotan, Ipiñarrietako iturburutik edaten duten iturriak ur barik daude. Udaletik esplikatutakoaren arabera, Plaentxi Herri Eskolako lanak baliatuz, Gabolats 13ko, Plaza Berriko eta Zubi Nagusiko iturrietara doan ur-hodia zaharberritzen ari dira eta horregatik daude iturriak ur barik.

Erdiguneko iturriez gain, Txurrukeneko Arantzatzu parkekoa ere ur barik dago. Kasu horretan, zer gertatu den begiratzen dabiltza udal langileek, izan ere, alkateak esan duenez orain dela gutxi konpondu zuten hura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.