Koronabirusa

16 positibo

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 28a, 18:06

Gaur eskuratutako datuen arabera, guztira 16 positibo dituzte atzemanda herrian. Beraz, atzo baino hiru gehiago. Gainera, egunotan, beste soraluzetar asko Eibarren probak egiten ari dira edo egindako proben emaitzen zain daude. Datozen egunotan jasoko dituzte.

Kontuan hartuta alarma egoeran, guztira, 19 positibo kontabilizatu zituztela herrian, gaur helarazitako datua kezkatzeko modukoa da, izan ere herrian 16 positibo dituzte baieztatuta. Beraz, ia orduko datuetara iritsi gara.

Hori bai, gorabeherekin bada ere, inguruko herrietan jaisten hasi da egunetik egunera atzematen dituzten positiboen kopurua. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.