Koronabirusa

Bi positibo gehiago

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 27a, 12:39

Eusko Jaurlaritzak eguneratu ditu PCR proben emaitzak. Barikutik domekara bitartekoak dira. Haien arabera, Soraluzen bi positibo gehiago daude. Uztailaren 17tik uztailaren 26ra bitartean, bada, 13 positibo atzeman dituzte.

Azken egunotan moduan, egonkortzen segitzen du PCR proba egin eta positibo eman duten soraluzetarren kopuruak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratu berri ditu asteburuari dagozkion datuak, eta haien arabera, zapatuan eta domekan positibo bana gehiago atzeman zituzten eta bat ere ez barikuan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.