Kamioia trabatuta

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 27a, 10:48

Institutuko obretarako materiala zekarren kamioia trabatuta geratu da frontoiaren aldapa hasieran. Luzeegia omen, hantxe dago, ez atzera eta ez aurrera. Garabiaren zain daude.

Obretan ari dira Institutuan, eta bertarako materiala ekartzen dihardute kamioi bitartez. Asmoa zen frontoiko aldaparen hasieran hormigoia botatzea, aldaparen desnibela apur bat leundu eta kamioiak goraino igo ahal izateko. 

Oraingoz, baina, ez dute horrelakorik egin, eta gaur, aldamioak ekartzera etorri den kamioia trabatuta geratu da bertan. Garabiari deitu diote eta hura ailegatzeko zain daude. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.