Uztailaren 17an atzeman zuten koronabirusean positibo eman zuen lehen herritarra. Hurrengo zazpi egunetan, hamar positibo gehiago detektatu zituzten; azken egunotan, berriz, bakarra atzeman dute, eguaztenean. Guztira, orain arte 11 herritarri atzeman diote COVID-19a Soraluzen. Badirudi, bada, moteltzen hasi dela kutsatutako herritarren kopurua.
Ehunka kasu Eibarren eta Ermuan
Bestelakoa da inguruko herrietako egoera, batik bat Eibarkoa eta Ermukoa. Bietan gora egiten segitzen du kutsatutako kasu kopuruak eta bietan daude ehun kasu baino gehiago atzemanda.
Egoera ikusita, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko iragarri du astelehenetik aurrera aisialdiarekin lotutako neurri murriztaileak aplikatzen hasiko dela.