"Gure egoera larria bada, oraindik eta larriagoa da preso dauden ehunka euskal herritarrena; hortaz, egoera honetan ere zure ekarpena beharrezkoa da”, adierazi du elkartasun taldeak, eta txosnaren ordez bi ekimen abiatu ditu: alde batetik, salgai ipini dituzte “FILA 0” izeneko bono-laguntzak 10 eta 15 euroan, Iratxon, Arranoan eta Gaztelupen, eta bestetik, gaur eta bihar, zozkatuko duten otarraren errifak salduko dituzte kalean. Otarrean 10 lagunendako sagardotegiko menuari dagozkion osagaiak sartu dituzte: txuletak, bakailaoa, sagardoa…
Eskerrona herritarrei
Azkenik, elkartasun taldeak eskerrak eman nahi dizkie urtetan txosnan lagundu duten herritarrei: “Hasteko, eskerrik asko txosnako muntatzaile, zerbitzari, patata-zuritzaile, sukaldari, elektrizista, trapezista eta bestelako lanetan jardun dozuenoi. Mila esker jaiak poztuz, trago zein janen aitzakian, txosnan presoen aldeko ekarpena egin duzuen milaka herritarroi ere”.