KULTURALDIA

Ruper Ordorika ikustera joateko zozketaren irabazleak

Ubane Madera Zangitu 2020ko eka. 26a, 13:11

Ruper Ordorika.

35 lagunek hartu du parte Ruper Ordorikaren kontzerturako sarreren zozketan. Eguerdian egin da zozketa, eta honakoak dira hiru sarrera bikoitzen irabazleak: Asier Altuna, Nagore Mancha Begiristain eta Aitor Hernandez. Sarrerak Herri Antzokiko leihatilan izango dituzte zain bihar, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago. 

 

Antolakuntzatik jakinarazi dute oraindik ere gelditzen direla sarrera batzuk Iratxon eta bihar eguerdira arte izango direla bertan. Arratsaldean, gelditzen direnak kiroldegian jarriko dituzte salgai, sarrerako lehiatilan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.