Izen handiko gaztak, domekan

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 23a, 16:40

Egotzako gazta ere izango da domekako azokan. Argazkian, iaz herrian egin zen gazta dastatzea.

Domekan, uztailaren 26an, Debabarreneko Gazta Azoka egingo dute Soraluzen eta goizean Plaza Zaharreko karpan izango dira Soraluzeko Egotza; Mutrikuko Goienetxe; Elgoibarko Mausitxa, Eibarko Sosola eta Mallabiko Axelekuko gaztagileak.

Domekan, eskualdeko bost gaztandegitako gaztagileak etorriko dira herrira eta gaztagile bakoitzak bere gazta mota ekarriko du: Soraluzeko Egotzak ahuntz-gazta; Mutrikuko Goienetxek ardi-gazta; Elgoibarko Mausitxak ardi-gaztaEibarko Sosolak ardi-gazta ekologikoa eta behi-gazta Mallabiko Axelekuk. Izen handiko gaztak dira guztiak ere, urteotan sari bat baino gehiago eskuratu dutenak eta tradizio luzekoak. 

Azoka, 09:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko da, Plaza Zaharreko karpan. Debemenek eta Soraluzeko Udalak antolatu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.