KULTURALDIA

Bertso jaialdia Santiago egunean, puntako lau bertsolarirekin

Egoitz Unamuno 2020ko uzt. 22a, 08:00
Jaialdiaren kartela.

Zapatu arratsaldean Maialen Lujanbiok, Miren Amurizak, Amets Arzallusek eta Aitor Mendiluzek kantatuko dute frontoian, Amaia Agirrek gidatuko duen bertso jaialdian.  

Kulturaldiaren barruan antolatu diren jaialdi handietan azkena izango da zapatu arratsaldean 19:30ean Frontoi zaharrean egingo den bertso jaialdia. Sarrerak 5 euroan daude salgai Iratxo goxodendan zapatu eguerdira arte, eta frontoian bertan ere eskuratu ahalko dira jaialdia hasi baino ordu erdi lehenago.

Emanaldia internetez ere jarraitu ahalko da zuzenean, Plaentxia.eus-ek streaming bidez eskainiko baitu oso-osorik.  

Zozketa

Plaentxia.eus-ek jaialdira joateko hiru sarrera bikoitz zozkatzen ditu. Parte hartu nahi izanez gero, eman izena HEMEN.