Barikuan, Patxin eta Potxin pailazoek saioa egingo dute

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 21a, 10:42

Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizunaren kartela.

Barikuan,  umeendako ikuskizuna izango da, Patxin eta Potxin pailazoen eskutik, 18:00etan hasiko da saioa, Herri Antzokian. Sarrerak 2 euroan daude salgai udaletxean eta Iratxon. Koronabirusa dela-eta, 80 lagunendako lekua izango da.

Azken orduko aldaketa tarteko, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak barik, Patxin eta Potxin pailazoek egingo dute barikuko saioa. Ingurumena zaindu izenburua duen ikuskizuna taularatuko dute. 

Halaxe deskribatzen dute saioaren nondik norakoa: “Antzerki, mimo, malabar, joko eta elkarrizketaren bitartez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu (…) Goizean jaiki eta oheratu bitarteko zereginetan lagunduko digute, gutxiago kutsatuz, zikinduz, ingurumena gutxiago kaltetuz... Materialen erabilera zuzenari buruz solastuko dira”. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.