KULTURALDIA

Picassoren omenezko margolan eta eskultura mostra asteburuan Zubi nagusian

Egoitz Unamuno 2020ko uzt. 23a, 08:00

Erakusketak izango den margolana.

Uztailaren 25 eta 26an, Alberto Ramirez margolari eta artista soraluzetarrak hainbat margolan eta artelan jarriko ditu ikusgai Zubi Nagusian. 

Ramirezek konfinamendu garaian margotu eta sortu dituen piezen lagin bat izango da zubian ikusgai jarriko dena. "Konfinamenduan pasatutako hilabeteetan, asko margotu dut eta eskultura batzuk ere egin ditut eta horiek erakusteko gogoa sentitu dut." 

Lanik gehienak “Picassoren lanen berrinterpretazioak” dira eta Ramirezek erakusketa baliatu nahi du margolari handiari omenaldi bat egiteko. Uztaileko erakusketa, irailean antolatuko duen beste erakusketa handiago baten formato txikiko aurrerapena izango da. 

Aukera ederra pintura eta arte garaikidea bertatik bertara ezagutu eta komentatzeko.

Ibilbide luzea 

Alberto Ramirezek ibilbide luzea egin du margolari moduan, ehunka koadro ditu marraztuak hainbat garaitako maisu bangoardisten lanetan inspiratuak: Velazquez, Degas, Delacroix… Picassorena, ibilbide horretan egindako “episodio bat” izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.