Datozenak egun seinalatuak dira herrian, Soraluzeko jaiak izango zirenak. Aurten, ordea, ez da ohiko ospakizunik izango, COVID-19 pandemiarengatik. Edozelan ere, zapatua jai-eguna da herrian. Horren ondorioz, zapatuetako baserritarren azoka barikuan egingo dute, eta zapatuan, herriko artisauen azoka egingo da.
Aste honetan, zapatuan barik, herriko baserritarrek barikuan ipiniko dituzte saltokiak Plaza Zaharreko karpan. Izan ere, zapatua Santiago eguna da, jai-eguna herrian.
Zapatu goizean, artisauek ipiniko dute azoka Plaza Zaharreko karpan, 10:00etan hasita. Zazpi saltoki izango dira, denetariko produktuekin: jantziak, jakiak, osagarriak, bitxiak, osagarriak eta dekoraziorako gaiak.