Astelehenean, zirkulazioa aldatu egingo dute

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 20a, 19:13

Bota behar duten etxearen aurrean piboteak daude ipinita.

Uztailaren 27an, astelehena, Errekalde 10eko etxea botatzen hasiko dira. Hori egin ahal izateko, herriko zirkulazioa aldatu egingo dute. Labur esanda, Atxuri eta Errabal kaleetako zirkulazioa bi norabideetakoa izango da eta Ezozibide-Ola-Ezozibide eremuko zirkulazioa semaforo bitartez kontrolatuko dute. Aurreikuspena da eraiste-lanek hilabete irautea.

Errekalde 10eko etxea hondamen egoeran dagoela-eta, datozen asteotan bota egingo dute. Construcciones Echaide enpresak egingo ditu eraiste-lanak, 53.111,4 euroko aurrekontuarekin. Aurreikuspena da hilabetean bukatzea.

Aldaketak

Lanak egin ahal izateko, herriko zirkulazioa egokitu egingo dute, astelehenetik bertatik. Honako aldaketak ezarriko dituzte:

  • Atxuri, Errabal eta Baltegieta kaleetara joateko Zubi Nagusitik joan beharko da. Halaber, Atxuri eta Errabal kaleek bi norabideko zirkulazioa izango dute.
  • Erdigunea zirkulaziorako zabalik egongo da.
  • Ezozibide-Ola-Ezozibide inguruko zirkulazioa semaforo bitartez bideratuko dute.
  • Pesa-Lurraldebusen autobus geltokiak Estaziñoan zein Ezozibide 16an egokituko dituzte.
  • Mendarorako autobus geltokiak, berriz, Sagar-Errekan, Ezozibiden, Estaziñoan eta Olako zubian izango dira.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.