Koronabirusa

Bisitak bertan behera

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 20a, 10:45

Mesedeetako egoitza.

Zapatuaz geroztik, Mesedeetako egoitzan bertan behera laga dituzte egoiliarren irteerak zein haiendako kanpoko bisitak. Alarma egoeran moduan, aurrerantzean, egoiliarrek bideo-deien bitartez izango dute senideekin harremana, badaezpadako neurri modura.

Mesedeetako egoitzan bisitak eta irteerak bertan beherea lagatzeaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak probak egingo dizkie egoitzakoei. PCR probak bailaraka egingo dituzte. Egoitzako ordezkariei oraindik ez diete proben datak jakinarazi. 

Bestelako neurriei dagokienez, besteak beste, suhiltzaileek segitzen dute egoitza desinfektatzen, hilean behin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.