Koronabirusa

Itxi egingo dituzte eguneko zentroak

Erredakzioa 2020ko uzt. 18a, 13:27

Nekane Murga Osasun sailburuak iragarri du, COVID-19 pandemiaren datuen bilakaera ikusita, itxi egingo dituztela eguneko zentroak. Bestalde, egoitzetako irteerak "murriztu" egingo dituzte.

"Osasun Sailak eta Osakidetzak beharrezkotzat jotzen dute, prebentziozko eta behin-behineko neurri gisa, zenbait murrizketa hartzea Euskadiko zentro soziosanitarioetan". Horien artean, besteak beste, eguneko zentroak itxi egingo dituztela iragarri dute, udalekuak bertan behera laga -Soraluzekoak atzo bukatu ziren- eta egoitzetako irteerak murriztu.

Jakinarazitakoaren arabera, Osakidetzak 25.000 PCR proba baino gehiago egin ditu azken astean, atzo 4.997.  Atzo, 115 kasu positibo detektatu ziren: 9 Araban, 43 Bizkaian eta 63 Gipuzkoan.

Atzoko datuen arabera, Soraluzen hiru positibo daude eta hainbat familia bakartuta eta probak egiteko zain. Datorren astean dute probetarako hitzordua. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.