Uztaila | Efemerideak II

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 19a, 11:05
Londresko Placentia jauregia.

Juanita Nieto soraluzetar raketista Bartzelonako Les Corts espetxetik askatu zutenekoa, Soraluzen izurritea azaldu zenekoa, parrokiako eliz ataria ondasun kultural izendatu zutenekoa eta bestelakoak dakartzate gogora uztaileko erdialdera bitarteko efemerideek. 

Uztailak 6

Enrike VIII.aren seme eta oinordeko Eduardo VI.a Placentiako jauregian (Greenwich, Ingalaterra) hil zen, 1553eko uztailak 6an. 
Maria I eta Isabel I bere ahizpak Placentian bizi ziren erregina izendatu eta aurreneko urteetan. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Uztailak 6 

Elosua-Plazentzia megalitogunea aztertzeko lanetan, 1921ko uztailak 6ean Aranzadik, Barandianek eta Egurenek Pagobedeinkatu tumulua miatu zuten. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Uztailak 7 

1806 urtean bigarren kanpaia jarri zuten hormazuloan, Bernardo de Venero kanpaigileak urtutakoa. 
Aurreko kanpaia mende bat lehenago jarri zuten, 1698 urtean hain zuzen, Pedro de Caminos kanpaigileak urtua. 

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Uztailak 7 

1921 urtean, eta miaketa planari jarraituz, Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek Atxolin Txiki tumulua industu zuten.
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 
 
Uztailak 7 

1928 urtean Socorros Mútuos de la fábrica de Compañía Anónima de Placencia elkartearen arautegi berria onartu zuten. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)


 
Uztailak 8 

Sasoi batean San Andres bailarako jaiak San Andres apostoluaren egunean ospatzen ziren, azaroak 30ean, baina eguraldia dela eta aspalditik uztailaren bigarren asteburuan egiten dira. 
Herriko jai egitarauetan 1977 urtean agertzen hasi ziren San Andreseko jaiak, beti hiru eguneko programarekin: larunbat gauean hasi eta astelehen gauerdiarte. Beste bailarako jaiek ez bezela, egitura hau gaur arte mantendu dute. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 


 
Uztailak 8 

1921 urteko kanpainan, uztailak 8an Iruia trikuharria induskatu zuten hiru trogloditek (Eguren, Barandiaran eta Aranzadi). 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Uztailak 8 

1939 urtean Juanita Nieto soraluzetar raketista Bartzelonako Les Corts espetxetik askatu zuten. Hamar aste lehenago atxilotu zuten, apirilaren 21an alegia.  Beste raketista askoren moduan, oso gazte hasi zen jokatzen. Ez dakigu 14 urterekin (1936an) Bartzelonara zuzenean joan zen gerra hasi aurretik, ala Soraluzetik beste askorekin batera 1936eko irailean alde eginda Kataluñara errefuxiatu moduan heldu eta bertan raketista hasi. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 
1951 urtean lehen meza eman zuen Ascensio Gurruchagak, Nuarbe bere jaioterrian. Bi aste lehenago, ekainak 25ean, Donostiako apezpikua zen Jaime Font y Andreuk abade ordenatu zuen beste hogeitabat lagunekin. 
Irailean Soraluzen hasi zen, jubilatu arte: bertako koadjutore, organojolea, Gau Gurtzaren zuzendari espirituala, Santa Ana komentuko kapilaua... 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen

Uztailak 8

1951 urtean lehen meza eman zuen Ascensio Gurruchagak, Nuarbe bere jaioterrian. Bi aste lehenago, ekainak 25ean, Donostiako apezpikua zen Jaime Font y Andreuk abade ordenatu zuen beste hogeitabat lagunekin.
Irailean Soraluzen hasi zen, jubilatu arte: bertako koadjutore, organojolea, Gau Gurtzaren zuzendari espirituala, Santa Ana komentuko kapilaua...

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 

Uztailak 9 

1880 urtean Asencia Vergara izeneko andrea hil zen Soraluzen. Seguraski Manuela Asencia Vergara Larreategui izango zen, Manuel Tapiarekin 1816/05/06an ezkondua. 
Manuel Tapia militarra zen, Soraluzeko Erregetxera bidali zuten lanera eta Manuela Asenciarekin ezkondu zen; Soraluzeko urte haietan Canción dedicada al Rey y a la Reyna N.S.Q.D.G. konposatu zuen. Gero, Manuelen lana zela eta, bikotea hainbat lekutan bizi zen: Bilbao, Valladolid, Soraluze atzera... 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Uztailak 9 

1921ko egun honetan Egurenek, Aranzadik eta Barandiaranek Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria induskatu zuten. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Uztailak 9 

1936ko uztailak 9an El Día egunkari abertzalea ¿Era vasco Colón? Y a lo mejor fue guipuzkoano artikulua argitaratu zuen. 
Egilea José Ariztimuño abadea zen, Aitzol, Paca Vargasen laguna (Colón vizcaino liburuaren egilea). 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Uztailak 9 

1937ko uztailak 9ko Udalbatzaren bileran alkateak komentatu zuen aurreko astean alde gorritik ihes egindakoei omenaldi publikoa egin zietela. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Uztailak 13 

1965 urtean Eibarko Udalak Irurak-Bat zentrala erosi zuen, Sagar-errekako uren eruatearen emaria hobetzeko. 
Horrerarako Igaraten ur-biltegia eraiki zuten, zentralera heltzen zen ura jaso era Illordoko tunelera ponpatzeko. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen

Uztailak 15

1570 urtean Esteban de Zuraire soraluzetarra, ‘bizkaitarra’ deitua eta Josuren Lagundikoa, erail zuten. 
Ignacio de Acevedo eta beste berrogei lagunekin Brasilera zihoala, Ebangelioa predikatzeko betebeharrez, martirioa pairatu zuen itsasoan: pirata hugonotekin topo egin zutenean azken hauek sastatu zituzten josulagun eta papista zirelako, eta itsasora bota zituzten. 
Urtetan uste (nahi) izan da Esteban de Zudaire soraluzetarra zela, agirietan placentino modutan agertzen delako; baina Plasenciako Josuren Lagundiaren ikastetxean urte asko eman zituela kontutan hartuta, eta abizena nafarra denez... baliteke bertakoa ez izatea. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Uztailak 15 

1720ko uztailak 15ean Hondarribi hiria Soraluzeko parrokiaren patronatuaren (eta errenten) jabe egin zen. Aurreko jabea Villa-Alegre marquesa zen, baina urte honetan erregeak Hondarribiri pasa zion, 1638ko setioan hango parrokiak jasandako kalteak konpontzeko. 
Egoera hau XIX mende erdira luzatu zen, baina ezken urteetan Hondarribiak Soraluzekin banatu izan behar zituen errentak. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Uztailak 17 

Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez, Soraluzeko elizaren ataria kultur ondasun kalifikatu izendatu zuten. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 
 
Uztailak 18 

1598 urtean Gipuzkoako Aldundiak agiria zabaldu zuen, izurritea Bilbon agertu dela esanez, baita Oñatin, Soraluzen eta Donostian... 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Uztailak 18 

1934 urtean Electra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko. 
Enpresa honek hiru zentral zituen Soraluzen: Sologoenekoa, Maltzagakoa eta Irurak-Bat. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Uztailak 19 

1988 urtean ufal handia izan zen Soraluzen, 1983ekoa bezain gogorra edo gehiago. 
Ibaia asko hasi zen, bost bat metro, eta urak zenbait etxebizitza hartu zituen. Baina kaltegarriagoak izan ziren mendietatik jeisten zirenak: euriteen eraginez minutu gutxitan ur pila hasi zen jaisten maldan behera, lohi eta hondakin ugariekin batera. 
15 hildako izan ziren (Soraluzen bakar bat bez), horietatik 7 Elgoibarren. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen