Koronabirusa

Positibo gehiago herrian

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 17a, 16:11

Gaurko, barikua, datuen arabera, Soraluzen, hiru herritar daude koronabirusaz kutsatuta. Horrez gain, hainbat herritar Eibarren izan dira PCR probak egiten. Zarauzko edo Eibarko fokuekin loturaren bat duten hainbat herritarri egin dizkiete probak.

Azken orduotan, Eibarko ospitalearen kanpoko aldean karpa ipini eta bertan probak masiboki egiten ari dira. Proba egin dietenen artean soraluzetarrak ere badira, herriko anbulatoriotik haiendako PCR probak eskatuta Eibarrera joandakoak.

Probak Zarauzko edo Eibarko fokuekin loturaren bat izan dezaketen herritarrei egin dizkiete. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.