Oraingoz, ohartarazten

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 16a, 12:05

Ertzaintza Kalebarrenen.

Gaur, musukoa erabiltzea derrigortzen duen agindua indarrean sartu den arren, goiz-eguerdian, behintzat, herritar bat baino gehiago zebilen maskara barik edo maskara oker jarrita. Ertzaintza ohartarazpenak egiten ibili da kalean, oraingoz, salaketarik ipini barik. Baina poliziak abisatu du jakinekoa dela musukoarena eta oso argi dagoela zelan eta non erabili behar den, eta errespetatu ezean, salaketak jartzen hasiko direla.

Gaur, eguena, polizia arreta berezia jartzen ari da musukoaren erabilera egokia dela zaintzen. Araudi berria indarrean, hasieran “deialdi pedagogikoa” egingo dute, herritarrak musukoaren erabileraz kontzientziatzeko. 

Oker erabiltzeagatik ere bai

Baina gero, ikusiz gero araudia ez dela errespetatzen, salaketak jartzen hasiko dira. “Gauden egoerara iritsi gara, justu, orain arte ez ditugulako arauak behar den moduan errespetatu”, esan du poliziak. Gai honekin lotuta zainketa berezirik egingo duten galdetuta,  erantzun dute Ertzaintza egunero etortzen dela Soraluzera, “goizez, arratsaldez eta gauez”. 

Salaketa ipiniz gero, salatua izan den pertsonak 100 euroko isuna jaso dezake maskara ez erabiltzeagatik edo oker erabiltzeagatik.   

Musukoaren erabilerari buruzko agindu osoa ikusgai hemen klikatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.