Bihartik, Institutua itxita

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 16a, 10:58
Institutuko sarrera hesituta dago.

Institutuan egin beharreko obrak direla-eta, bihartik, barikua, itxita izango da ikastetxea. 13:00etan itxiko dute eta irailera arte horrelaxe izango da. Irailaren 7an, berriz, ikasturteari hasiera emango diote, ikasleak ikastetxean direla. Horrez gain, jakinarazi dute datorren ikasturtean jantoki zerbitzua eskainiko dela.

Irailaren 7an hasiko da ikasturtea BHI Institutuan. Hasi, behintzat, ikasleak bertan direla hasiko dute ikasturtea. Ordutegia prestatu dute horretarako.

  • 1. DBH 12:30
  • 2. DBH 11:30
  • 3. DBH 10:30
  • 4. DBH 09:30

Jantoki zerbitzua

Bestalde, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzatik baieztatu dute 2020-2021 ikasturtean izango dela jantoki zerbitzua. Izena emateko epea zabalik da. Hemen klikatuta azaltzen den eskabide-orria bete eta honako helbide elektronikora bidali beharra dago: soraluzebhi.idazkaritza@gmail.com

Izenematea aurrez aurre egin nahi duenak, berriz, irailaren 1ean du horretarako aukera. Idazkaritzan artatuko dute, 08:00etatik 14:00ak bitartean. Hain justu, posta elektronikoz zein aurrez aurre, jantokirako eskaerak aurkezteko azken eguna irailaren 1a da.