KULTURALDIA

'Ene ba!' antzezlana bariku gauean

Egoitz Unamuno 2020ko uzt. 16a, 08:00

Txalo Produkzioak konpainiak Ene ba!! antzezlana taularatuko du barixaku honetan, 22:15ean, antzokian, uztaileko Kulturaldia programaren barruan.  

Antzezlanaren istorioa familia afari bateko solasaldi arrunt batean hasten da eta berau katramilatzen hasi, eta zerbait ilunago bihurtuko da.

Obra hau Begoña Bilbaok zuzentzen du eta bost euskal aktore ezagunek interpretatzen dute: Ane Gabarainek, Jose Kruz Gurrutxagak, Mikel Laskurainek, Alazne Etxeberriak eta Asier Sotak.

Antzezlana berez martxoan zen egitekoa baina konfinamenduagatik martxoko emanaldia bertan behera gelditu zen eta Kulturaldia baliatuta, barixaku honetan eskainiko dute. Bestalde, martxoan Plaentxia.eus-ek zozkatu zituen hiru sarrera bikoitzak orduan sarituak izan ziren herritarrei eskainiko dizkie.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.