KULTURALDIA

Euskarazko 9 film labur eguenean antzokian

Egoitz Unamuno 2020ko uzt. 15a, 14:31

Laburbira 2020 film laburren zikloa helduko da bihar Soraluzera eta 21:00etan hasita, iaz ekoitzitako euskarazko 9 film onenak proiektatuko dira antzokian.  

Ondorengoak dira proiektatuko diren bederatzi filmak:

Denen artean, ordubete luzeko koktela osatzen dute; kalitatezkoa eta dibertigarria, zinemazaleei eta zehazki film laburren zaleei gozatua emateko. Urtero bezala, proiektzioa Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak antolatu du.

2019ko film laburrik onenak

Laburbira zirkuitoaren helburua da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea eta euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabaltzea. 2020ko lanak aukeratzeko, 2019an zabaldutako deialdian jasotako 27 proposamenak aztertu, eta bederatzi film labur aukeratu dituzte. Euskaltzaleen Topaguneko Laburbirako antolatzailea den Johana Olabarriaren esanetan, “Azken denboraldi honetako ikus-entzunezkoen urrezko denboraldiak argi erakusten du euskarazko lanen kalitatearen gorakada, eta beste urte batez, honen erakusgarri izango da Laburbira”.