Udako Kultura Bonuek, 20 euro ordainduta, euskarazko kultura produktuetan 32 euro gastatzeko aukera ematen dute eta bestelako hizkuntzetakoetan 28 euro.
Irailaren 30era arte
Atzo ezkero, Soraluzen ere eros daitezke, Iratxo goxo-dendan eta Estankoan. Bi saltokiotako batean erosten diren bonuak establezimendu berean kontsumitu beharko dira, irailaren 30a aurretik.
Bonuen bitartez, literaturarekin, musikarekin zein zinemarekin lotutako produktuak eskuratu ahal izango dira. Ezin izango da, ordea, eskola materialik erosi, hala-nola: testu liburuak, hiztegiak, atlasak, ordenagailuko jolasak, mahai-jolasak zein egutegiak.