Uztailaren amaieran egingo duten elkarretaratzearen ondoren, irailaren 7an bueltatuko dira pentsioen alde mobilizatzera.
Bestalde, atzoko elkarretaratzean, jakinarazi zuten Pentsiodunen Mugimenduko ordezkari bat anbulatorioko mediku batekin egon zela, adierazteko prest daudela osasun langileak egiten ari diren osasun publikoaren aldeko mobilizazioetan parte hartzeko. Medikua "asko poztu" zen elkartasun keinuarekin eta sindikatuek berriro ere protestara deitzen badituzte, medikuek horren berri emango diete, protesta elkarrekin egiteko.