Pasioa. Horixe izan zen zapatuan antzokiko tablatura igo ziren Juan Navas boskoteko kideek publikoari transmititu ziotena; musikarako, kanturako eta dantzarako pasioa. Osagaiak: Juan Navas bilbotar kantaorearen ahots urratu eta indartsua, Curro Bermejo gitarrajolearen tenplea eta maisutasuna, Dario Campos eta Julen Biain palma jotzaileen xalotasuna eta Lidia de Lorenzo ermuko dantzaoraren koreografia liluragarriak.
Ordu eta erdiko emanaldi klasioaren ostean, Juan Navas aulkitik jaiki eta tablatuan aurrera joan zen. "Flamenkoa ez da inorena, ez ijitoena eta ez paioena, kantatzen duenarena da eta gainerako kontuak ipuinak dira" esan zuen kantuz eta mezu horrekin amaitu zuen emanaldia, jendearen txalo artean. Gero bisa etorri zen, eta palma jotzaileen kantu eta dantza bereziak.
Ez zen izan emanaldi perfektua, baina bai autentikoa. Merezi izan zuen joateak.