Altxorra topatuta amaitu dute astea

Erredakzioa 2020ko uzt. 10a, 15:56

Konturatu orduko, bukatu dute udalekuen lehen astea. Amaiera borobila eman diote, altxorraren bila ibili baitira talde guztiak herri osoan zehar. Puntarik punta pistak argitzen jardun ondoren eskuratu dute saria: musuko bana.

Datorren astelehenean hasiko dute udalekuen bigarren eta azken astea. Taldeetako hainbat kide joanda egongo dira eta haien lekua berriek beheko dute. Izan ere, hainbat ume bakarrik astebetez ibiliko dira udalekuetan.