Osumatik esandakoaren arabera, jarlekuok lapurtu izanaren berri eman zioten udalari; “pentsatzen dugu orain kaletik kendutako jarlekuren bat-edo ipiniko dutela”, gaineratu dute.
San Andrestik Txurrukara bidean, Osumatik gertu zeuden jarlekuak bere lekutik kendu egin zituztela ohartarazi zuen mendizale talde batek. Atzo, Osumatik jakinarazitakoaren arabera, jarleku horiek ez ditu inork kendu; “gezurra ematen du, baina banku horiek harrapatu egin dituzte”, esplikatu dute.
Osumatik esandakoaren arabera, jarlekuok lapurtu izanaren berri eman zioten udalari; “pentsatzen dugu orain kaletik kendutako jarlekuren bat-edo ipiniko dutela”, gaineratu dute.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.