Ur-txorroak ailegatu bitartean…

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 9a, 11:29

Azken asteotan, Ezoziko Futbol Zelaian giro bikaina ari da izaten, batik bat, eguraldiak laguntzen duenean. Bertan ipintzekotan diren ur-txorroen zain dauden bitartean, zelaiko mantenuaz eta tabernaren kudeaketaz arduratzen direnek zelaiaren pusketatxo baten bi pizina txiki ipini, noizbehinka ureztatzeko mangera zabaldu eta umeendako gozamen-iturri bilakatzen dute gunea.

Aurtengo udan, kiroldegiko igerilekua itxita dago, Sagar Errekako putzua txiki gelditzen da, distantziak zaindu behar horrekin. Testuinguru horretan, iragarri zuten ur-txorroak ipini behar dituztela Ezoziko futbol-zelaian, herritarrendako aisialdi gune bat sortuz; bada, haiek iritsi bitartean, ume eta guraso askorendako alternatiba bikaina eskaintzen ari dira futbol zelaian.

Euren ekimenez

Ikusi besterik ez dago atzo bertan zela ibili ziren bertaratu ziren neska-mutikoak. Gainera, guztia euren ekimenez egiten ari dira futbol zelaiko mantenuaz eta bertako tabernaren kudeaketaz arduratzen diren Bego Gallastegik eta Fali Tajuelok. Baldintza bakarra dute ezarrita hango jolasez gozatu ahal izateko: bertaratzen diren ume-gazteek heldu baten ardurapean egon behar dute.