Aurten, jaien partez, auzotarrei zuzendutako "bilkura" bakan batzuk besterik ez dituzte antolatuko San Andresen. Horrela, domekan, auzoan hildakoen omenezko meza ospatuko dute ermitan eta astelehenean, auzotarren egunean, mezarekin batera auzotarren bazkaria egingo dute frontoian, bi bertsolari eta trikitilariekin, baina dantzaldirik barik. Ez da izango umeendako jolasik eta emakumezkoen bola-jokurik ere.
San Andresko jai batzordeko kideen desioa da "datorren urtean jaiak berriz normaltasunez egin ahal izatea, aurten, ez da posible izan".