Billete faltsuak azaldu dira herrian

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 8a, 11:18

20 euroko billete faltsua.

20 euroko billete faltsuak atzeman dira herrian. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gutxienez bi tabernatan ahalegindu dira billete faltsuak sartzen eta lortu dute partikularren batek zein bestek halako bat hartzea, deskuiduan. Gaineratutakoaren arabera, igarri egiten da billeteak faltsuak direla, besteak beste, ez dutelako zilarrezko bandarik.

 

 

Asteburuan detektatu dute herrian 20 euroko billete faltsuak sartzen ahalegindu direla. Besteak beste, bi tabernarik salatu dute gertakaria. Halako bi billete, adibidez, Udaltzaingoan eskuratu dituzte. Diotenez, oso erraz antzematen da faltsuak direla, "baina gauez, edo arretarik jarri ezean, baliteke billete faltsua hartzea benetakoa delakoan", gaineratu dute. "Dena den, arreta pixka bat jarriz gero, segituan igartzen da", esan dute.

Billete faltsua bereganatuz gero, haren hartzaileak galtzen du diru-kopuru hori; hau da, banketxeek ez dute billete faltsua benetako batengatik aldatzen, askok uste dutenaren kontrara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.