Aurtengo udalekuetan, beste ezertan hasi baino lehen, tenperatura hartu diete bertaratu diren umeei. Haiek, maskara soinean erabili dute goizaren zati handi batean eta gaur, faltan izan dute Marras, udalekuen laguna.
Hala ere, eragozpen guztien gainetik, koronabirusaren urte honetan ere ari dira udalekuak egiten herrian. Talde txikiak antolatu, bakoitzari txoko jakin bat esleitu eta, gaur aterpean, goiz-pasa egin dute elkarrekin umeek. Bakoitzari margoak eta bestelakoak zituen poltsatxo bana eman diete, eta horrekin, askok, margotzen pasa dute goiza.
Bihar, berriz, eguraldia lagun, aire librean ibiliko dira; asko herrian, eta beste asko egun-pasa joango dira Osintxuko erreka inguruetara.