Bihar, astelehena, bidegorria itxita

Ubane Madera 2020ko uzt. 5a, 13:51

Bidegorriko pinuak, gaitzak jota.

Bihar, astelehena, bidegorria itxita izango da, 08:00etatik, pinuak bota behar dituztelako Carmelo Mendizabal inguruan hasi eta poniak egoten diren gunera bitartean. Asmoa da lanak bihar hasi eta bihar bertan amaitzea. 

Bidegorri hasierako mendi magaleko pinu asko gaitzak jota daude. Tarteka jausi izan da bat edo beste. Bihar, astelehena, gaitzak jota dauden guztiak bota egingo dituzte, segurtasuna bermatzeko.

Goizeko lehen orduan hasiko dituzte lanak eta espero dute bihar bertan bukatzea. Carmelo Mendizabalenetik poniak egoten diren bidegorri tartean dauden pinuak botako dituzte.

Lanak egiteko, 08:00etarako itxita izango da bidegorria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.