Uztaila | Efemerideak I

Sorapedia 2020ko uzt. 5a, 09:05

1978an inauguratu zuten Mesedeetako egoitza.

Mesedeetako egoitzaren inaugurazioaren, Maltzaga-Bergara trenbide zatiaren, Plazentziako estazio megalitikoan hasierako aztarnak aurkitu zituztenekoen eta besteren kontakizuna dakartzate uztailaren hasierako efemerideek.

Uztailak 1

Maltzaga-Bergara trenbide zatia 1888.ko uztailak 1an zabaldu zuten. 
Lanak pare bat urte lehenago hasi ziren, eta 1888ko abuztuak 26an zabaldu zuten azken zatia: Bergara-Zumarraga, hain zuzen. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Uztailak 1 

Bezperan Elosuara helduta, 1921ko uztailak 1ean Telesforo Aranzadik, Jose Miguel Barandiaranek eta Enrique Eguren hurrengo egunetako miaketak prestatzeari ekin zioten. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen eta hemen). 


 
Uztailak 1 

1978 urtean Mesedetako Andra Maria Babesetxe berria inauguratu zuten. 
Eraikin zaharrarekin alderatuz, hainbat hobekuntza zituen: 30 logela bikoitz, komunekin eta bainugelekin hornituta; egongela eta joko-gela, jangela, terapia okupazionala eta geriatri-bainuko gela; mojentzako lekuan harreman-lekua (egongela eta jangela), zortzi zelda, komunak eta bainugelak, sakristia eta kaperauaren logela; eta zerbitzu orokorrak: sukaldea eta biltegiak, kapera eta klaustroa, eritegia eta garajea. 

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Uztailak 2 

1921ko uztailak 2an Aranzadik, Barandianek eta Egurenek miaketa lanei ekin zieten. 
Egun hartan Aizpuruko Zabala eta Irukurutzeta industu zituzten.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen eta hemen). 


 
Uztailak 2 

1938 urtean Jose Mari Lete fusilatu zuten, Trubian. 
1936ko uztailean altxamendu militarra jo zutenean, EAJk herriko Defentsa Batzordeko lehendakari izendatu zuen. Geroago Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Industria Mobilizatuen administrari izendatu zuen. Frontera joana, Reinosan preso hartu zuten eta Oviedora eraman.
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Uztailak 4 

1695eko uztailaren 4an Bernardo de la Mata Kalagorriko kalonjeak Errabaleko ospitalaren antzinatasunaz idatzi zuen: ...ez liburu zaharrean, ez eta aipatutako ospitaleko paperetan, ez da adierazten nork eta noiz egin zuen, ez eta haren fundazioa eta antzinatasuna ere. 

Ospitalaren lehengo aipamenak 1517ko maiatzekoak dira, eta ordurako oso egoera txarrean zegoen. 1695 urtean bertan Kalagorriko apezpikuak baimena eman zuen ospitala Errekaldera eramateko. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Uztailak 5 

1921ko uztaileko kanpainari jarraibidea ematen, uztailak 5ean Aranzadik, Barandianek eta Egurenek Kutzebakaar tumulua industu zuten. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.