Astelehenean erabakiko dute zein den irabazlea

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 4a, 09:05

Hamar herritar aurkeztu dira Balkoietako eta Leihoetako aurtengo lehiaketara. Astelehenean, 11:00etan jakinaraziko dute zein den irabazlea, Plaza Berrian egingo baitute sari banaketa. Lehen saria: 150 euro eta bigarren saria: 75 euro.

Honako ezaugarriak baloratuko ditu epaimahaiak:
 • Originaltasuna.
 • Apainketaren kalitatea.
 • Armonia eta diseinua.
 • Iraunkortasuna eta jasangarritasuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.