Habana Zaharretik datorren taldea da Havana 537, 2011n sortua eta "musika kubatar tradizionala" lantzen duena; zehazkiago esanda, "son kubatarra" (musika espainiarraren eta afikarraren nahasketatik Kuban sortu zen musika genero berezia). Taldearen errepertorioan nagusi dira salsa, bachata, guaratxa eta son montunoa, "reagge eta pop ikutuekin" interpretatzen dituztenak. Horrez gain, badituzte euskarazko kanten bertsioak ere, estilo kubatarrean kantatuak: Lau Teilatu, Bizkaia Maite...