%16,06raino iritsi da langabezia tasa

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 2a, 12:33

Herrian dagoen langabe kopuruak gora egiten segitzen du: maiatzeko %15,42ko tasa ekainean igo egin da %16,06raino. Kopuruari begiratuta, ekainean 301 langabe kontabilizatu dituzte. Eskualde osoan eman da goranzko joera. Baina Soraluzek segitzen du Debabarreneko tasarik handiena izaten.

Proportzioan, ekainean Deban igo da gehien langabezia. Baina, igoerarik handiena izan duen bigarren udalerria da Soraluze. Gainera, herriko kasuan, Debabarreneko langabezia-tasarik handiena izaten segitzen du, oraingo honetan, %16ko tasaren langa gaindituta.

Herriz herri, honakoak dira ekaineko langabezia-datuak:

  • Deba              231    %8,67
  • Eibar            1.946    %15,57
  • Elgoibar          591     %10,69
  • Mendaro           97      %9,81
  • Mutriku            263      %9,88
  • Soraluze          301      %16,06
  • Debabarrena     3.467     %13,10