0 KM KOMERTZIOAK

Udako ordutegiak komertzioetan

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 1a, 12:05
Amparo saltokia.

Aste honetan, herriko saltoki gehienetan udako ordutegia aplikatzen hasi dira. Hainbatek arratsaldez itxi egingo dute, beste hainbatek, berriz, ordutegiak murriztu egin dituzte. 

Herriko hainbat saltoki joan den astean bertan hasi ziren udako ordutegia aplikatzen. Gehienak, berriz, aste honetan hasiko dira ordutegi berriekin. Horrek esan nahi du, laburbilduz, saltoki askok goizez bakarrik jardungo dutela -barikuetan izan ezik- eta beste batzuk murriztu egingo dituztela ohiko ordutegiak. 

Diotenez, arratsaldeetan ia ez da inor ibiltzen dendetan, batik bat eguraldi ona bada. “Asko datoz ia saltokia ixtear dugunean, baina arratsaldeko lehen orduan ez da ia inor ibiltzen”, diote Kooperatiban. “Batzuetan iruditzen zait arratsaldeetan irabazi baino, gastua izaten dudala”, dio Marimar harakinak. “Eguraldi ona bada, ia ez dator inor. Eta datorrenean, arratsaldeko azken orduan etortzen da”, esan du, adibidez, Triskel saltokiko Maitek.

Aurten, gainera, ageriagoa da joera hori, koronabirusaren eraginez, herritar asko ohitu baita erosketak goizez egitera.

Hori horrela, honakoa izango da saltokien ordutegia uztailean:

  • Iñaki Etxabe: goizez; barikuetan goizez eta arratsaldez.
  • Iñaki Iñarra: goizez; barikuetan goizez eta arratsaldez.
  • Marimar harategia:  goizez; barikuetan goizez eta arratsaldez.
  • Kooperatiba: normal jardungo dute.
  • Juan Mari Arrandegia: goizez. Kooperatiban duen saltokia itxita izango da arratsaldeetan.
  • Triskel: goizez.
  • Belarrak: goizez eta arratsaldez, baina arratsaldeetan 18:00etan zabalduko du.
  • Criado fruta-denda: egun osoan, baina arratsaldeetan ordu erdi beranduago zabalduko du.
  • Vidal fruta-denda: egun osoan, normal.
  • Tanger saltokia (Musta): egun osoan, normal.
  • Ibai-Ondo burdindegia: egun osoan, normal.
  • Amparo: egun osoan, normal.
  • Iratxo goxo-denda: egun osoan; eguerdian ordu erdi lehentxeago itxiko du, eta zapatu arratsaldeetan itxita izango du.
  • Estankoa: egun osoan; eguazten arratsaldeetan itxita.
  • Benito Altzariak: normal jardungo du.
  • Mendizabal okindegia: goizez normal; arratsaldean 18:00etan zabalduko dute.
  • Bolintxo okindegia: normal jardungo du.
  • KLB6: normal jardungo du.