Bihar zabalduko dute kiroldegia

Ubane Madera Zangitu 2020ko eka. 30a, 08:39
Udal kiroldegia.

Bihar, uztailak 1, Arane kiroldegia zabaldu egingo dute, alarma egoera ezarri zenetik itxita egon dena. Kiroldegiko instalazio guztiak zabalduko dituzte, igerilekua izan ezik. Bai, ordea, gimnasio berria. Hori bai, erabilera arau zorrotzak ezarriko dituzte, adibidez, aldagelak itxita izango dira.

Atzo iluntzean, astelehena, erabaki zuen Kirol batzordeak Udal kiroldegia zabaltzea eta halaxe egingo dute bihar, eguaztena. Bihartik, kirol instalazioak zabalik izango dira 08:30etik 21:30ak arte; zapatuetan eta domeketan, 09:00etatik 13:00ak arte eta uztailaren 28tik abuztuaren 31ra 09:00etatik 13:00ak arte. Abuztuaren 10etik 23ra, berriz, itxita egongo da.

Arauak

Kiroldegia zabalduko duten arren, segurtasun neurriak direla-eta, muga esanguratsuak izango ditu. Batetik, igerilekua ez dute zabalduko. Bestetik, aldagelak itxita egongo dira. Hirugarrenik, kiroldegira sartzeko maskara derrigorrezkoa izango da. Azkenik, gimnasioan erabilera arau zorrotzak errespetatu beharko dira, honakoak:

  • Kirol-jarduera BANAKA egingo da.
  • Aldagelak eta dutxak erabiltzea saihestu egin behar da.
  • Egonaldi gomendatua da gehienez ordu bat eta erdi; besteengan
  • pentsatu.
  • Ahal den neurrian, etxetik aldatuta etor zaitez.
  • Eskuoihala, toalla, derrigorrezkoa da.
  • Erabili ondoren, makina garbitu eta desinfektatu.
  • Adierazitako edukiera bete. Itxaron instalaziotik kanpo.
  • Mantendu uneoro 1,5 metroko distantzia.
  • Ez jarri harremanetan beste erabiltzaileekin.