Barikuan iritsi zen Pil-pilean aldizkariaren 365. alea soraluzetarren etxeetara. Uztaileko programazio berezia azalera ekarrita, bertan azaltzen dira Kulturaldiko antolatzaileak; aldizkari barruan, xehetasunak.
BPTD Enpresa Elkarteko eta Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurrek, berriz, Debabarrenaren gaineko etorkizun ekonomikoaz dihardu elkarrizketa nagusian. Ur-txorroak, eukaliptoen landatzea, udalekuak eta beste dira Zer Berri atalean landutako gaietako batzuk eta koronabirusaren krisiaren eraginez guztiz aldatuko diren udal aurrekontuek hartu dute, berriz, aldizkariaren erreportajea.
Horrekin batera, Errigorako produktuei eskainitako argazki-albumak, Iñaki Amuategiren eta Maite Garmendiaren iritzi-artikuluek, zorion-agurrek eta Aupa Gu! markaren erakusleiho berriak osatu dute Pil-pileanen azken alea.
Ohi denez, alea postontzietara zuzenean helarazteaz gain, Plaentxia.eus atarira ere badago jasota. Hemen klikatuta ikus daiteke (edo atariak prentsari eskaintzen dion ohiko lekuan).