Hondakin ugari San Martzialerako bidean

Ubane Madera Zangitu 2020ko eka. 29a, 09:31

Hondakinak San Martzialerako bidean.

Bi astean, bi herritarrek abisatu dute San Martzialerako eskailerak zikin-zikin egoten direla, batik bat, litxarreria poltsak eta latak lurrean botata egoten direlako. “Gu ere, gazte ginenean egoten ginen halako lekuetan gure gauzak egiten, baina ez ginen horren zikinak!”, dio herritarretako batek. 

San Martzialera kirola egitera zein paseatzera joan ziren bi herritarrek kontatu dute harrituta geratu zirela mendirako eskailerak, Lertsundinekoak zikin-zikin ikusita. “Litxarreria poltsak, latak… denetik zegoen lurrean botata, eta gainera, goraino, ez pentsa!”, dio herritarretako batek.

Beste herritarrak gaineratu du ulertzen duela gazteak horrelako lekuetan-eta egotea, beti izan baita horrela; hala ere, ez zaio horren ulergarri egiten inguru guztia horren zikin lagatzea. “Gu ere, gazte ginenean egoten ginen halako lekuetan gure gauzak egiten, baina ez ginen horren zikinak!”, adierazi du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.